XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, dentsitatea eta biskositatea ezagunak dituen likido-sail baten fluxu-denborak neurtuz, A eta B kalibrazio-konstanteak kalkulatzea posible da.

4. EMAITZAK ETA ONDORIOAK.

Biskositate intrintsekoen balioak, PMMA-ren lau frakzio erabiliz, zeintzu biskositatearen bidez bentzenotan karakterizatuak izan bait ziren, determinatuak izan dira.

Lagin hauekin, metanolaren konposizio desberdinetan, biskositatearen neurketak burutu izan dira; (4.1). irudia.

Sistema honen jokabide biskosimetrikoa oso interesgarria da.

Lehen begiradan, sistema honetan PMMA-k aldaketa konformazional bat sufritzen duela ematen du.

Uste hau baieztatzeko, bolumen eskluituaren teoria bat erabiliz, polimeroaren dimentsio-parametroa, Ko, eta elkarrakzio-parametroa, B, kalkulatu ditugu ((2.1). ekuazioa).

(4.2). irudian, Ko-ren eta B-ren lortutako emaitzak ikus daitezke.

Ko-ren konposizioarekiko aldaketak, nahaste honetako PMMA-n aldaketa konformazional bat gertatzen dela baieztatzen digu, gutxi gorabehera, metanoletan konposizioan gertatzen delarik.

Hala ere, kasu honetan, fenomenoaren magnitudea erlatiboki txikia da; dena den, Katime eta Garay-k (28) PMMA / metil isobutil zetona sistema binarioan lortutako emaitzekin konparagarria da.

(4.2). irudia: sistemarentzat, K0 eta B parametroen aldakuntza metanolaren konposizioarekiko.